GOGOA

Enpresa hau CSIC-ek garatu duen exoeskeletoaren prototipoa gure eskualdean industrializatu, fabrikatu eta komertzializatzeko helburuarekin sortu da.

Exoeskeleto hau, Europan komertzializatzeko fabrikatuko den lehen exoeskeletoa izango da. Produktu honen ezaugarri nagusiena EMG seinale mio-elektrikoak detektatu eta interpretatu egiten dituela da.

Interpretatutakoaren arabera, erabiltzaileari egin nahi duen mugimendua egiten laguntzen dio.
Merkatuan dauden exoeskeletoetatik ezberdintzen duena honakoa da:

1. EMG seinalea detektatzen du (Japonian dagoenak bakarrik egiten du momentuz)
2. Artikulazio bakoitza modu independente batean kontrolatzen da
3. Orkatilako artikulazioa motorizatua duen exoeskeleto bakarra da