ERREABILTAZIORAKO SISTEMA ERROBOTIKOAN TEKNOLOGIA

sistemas-rehabilitacion-miembro-superiorGOIKO GORPUTZ ADARRAK ERREHABILITATZEKO SISTEMAK

1. ESKUAREN ERREHABILITAZIORAKO EXOESKELETOA
Eskurako exoeskeletoa, erabiltzaileak duen borondatearen arabera kontrolatzen da.
Goiko gorputz adarren errehabilitazio osoa egitea bermatzen du, eskua eta besoaren mugimenduak egiten lagunduz, EMG borondatezko seinaleetan oinarrituta.
2. BIOFEEDBACK SISTEMAK, ESKUA ETA BESOA ERREHABILITATZEKO
Sistema hauek, errehabilitazio motorra eta motrizitate fina landu ahal izateko garatuak izan dira.
Sistema hauekin, modu pertsonalizatuan eta mementoan errendimenduaren informazio zehatza ematen duten ariketa kontrolatuak egitea posible da
3. BESOA ERREHABILITATZEKO SISTEMA
Sistema hau, istripu zerebrobaskular bat sufritu ondoren, besoa errehabilitatzeko garatua izan den sistema bat da.
Entrenamendurako bideojolasetan oinarrituta dauden terapiak garatu daitezke. Ebaluaketa objetibo bat egitea bermatzen du.

gogoaBEHEKO GORPUTZ ADARRAK ERREHABILITATZEKO SISTEMAK

1. HANKA ERREHABILITATZEKO, BIOFEEDBACK SISTEMA
Erabilitzaile bakoitzaren beharretara egokitutako ariketen bitartez, hanka errehabilitatzea bermatzen duen gailua da.
Sistema honekin, modu pertsonalizatuan eta mementoan errendimenduaren informazio zehatza ematen duten terapia fisikoko ariketa kontrolatuak egitea posible da.
2. HANKETARAKO EXOESKELETOA
Ibiltzeko gaitasuna galduta edo murriztuta dutenei ibiltze prozesuan lagunduko dien sistema errobotikoa da.
Sistema honen ezaugarririk nagusi eta nabarmena, seinale mio-elektrikoak (erabiltzaileak mugitzeko duen asmoa) detektatzeko duen gaitasuna da. Detektatzen dituen seinale horiek transformatu eta artikulazioetan kokaturik dauden motorretara agindu bezala iristen dira, hortaz erabiltzaileari egin nahi duen mugimendua egiten laguntzen dio.

realidad-virtual
ERREHABILITAZIO BIRTUALA

1. GORPUTZEKO ATALAK ERA MOTIBATZAILEAN LANTZEKO SISTEMA
Sistema honek mugimenduak antzemateko teknikak eta bideo jolasen teknologia modernoak konbinatzen ditu. Honela, patologia ezberdinak dituzten pertsonak metodo berritzaile hauekin errehabilitatzea bermatzen du.
Saio bakoitza pantaila eta kinect edo leap motion sistema erabiliz eramaten da aurrera. Honela, erabiltzailea motibatuta egoten da entrenamendua gauzatzen den bitartean. Sistema honek jolas egokituak ditu funtzio motorrak errehabilitatzen laguntzeko edota oreka, koordinazio, mugimendu edo posizio arazoak lantzeko.

sistemas-rehabilitacion-accesibilidadIRISGARRITASUNA

Sistema honek, eye tracking-ari esker eta begien mugimenduaren bitartez, ordenagailua maneiatzeko aukera eskaintzen du. Honela, erabiltzaileak, Interneten nabigatu, beste pertsonekin interaktuatu, musika entzun… modu autonomoan egin ditzake.

sistemas-rehabilitacion-miembro-superior-inferiorGOIKO ZEIN BEHEKO GORPUTZ ADARRAK ERREHABILITATZEKO SISTEMAK

1. ESKUAK ZEIN HANKAK ERREHABILITATZEKO BIZIKLETA
Hankak eta besoak entrenatzeko sistema bat da. Sistema honek modu aktiboan (erabiltzaileak mugitzen du indarra eginez) zein pasiboan lan egiteko aukera eskaintzen du (motorrak egiten du indarra) erabiltzailearen beharren arabera.