Zer da?

Demostrazio, zerbitzu eta teknologia berrien transferentziarako gunea, non teknologia aurreratuko errehabilitazio sistemak dauden.

Errehabilitaziorako sistema errobotikoen teknologia aurreratuak erakusgai eta erabilgarri izango dira eta ezagutzaren transferentzia egingo da ikerketa zentroek garatutako produktua merkaturatu nahi duten enpresentzat. Exoeskeletoaren teknologiaz gain, sektorearekin erlazionatuta Euskadi mailan dauden enpresen produktuak eta ikerketa zentroen garapen teknologikoak izango dira erakusgai.