GOGOA MOBILITY ROBOTS-EK NEUROREHABILITAZIO ROBOTIKOAREN LEHEN LIVING LABa INAUGURATUKO DU UROLA GARAIKO ONBIDERATU ZENTRUAN

Gogoa Mobility Robots exoeskeleto biomedikoetan enpresa liderra da, eta neurorrehabilitazio motorreko lehen Living Lab-a sortu eta jarri du martxan Onbideratu zentroan, pazienteak ebaluatzeko eta tratamendu espezializatuak eskaintzeko.

 Urola Garaiko Mankomunitateak urteak daramatza sektore soziosanitarioaren aldeko apustua egiten, eta duela 5 urte baino gehiago, Onbideratu zentroan, tratamendu berritzaileak ematea bultzatu zuen, neurorehabilitaziorako exoeskeletoen bidez eta Gogoaren eskutik.

 Movex Living Lab izena jarri diote laborategiari eta Onbideratu zentroan, bertan, egongo da, Urretxuko Mugitegi industrialdean, Euskadiko eta Nafarroako 4 hiriburuekiko gune estrategiko eta zentralean.

…..

Gogoa Mobility Robots euskal ingeniaritzak, urtarrilaren 26an inauguratuko du estatu mailako lehen Living Lab-a, pazienteak ebaluatzeko eta mugikortasunaren neuro-errehabilitazioan espezializatutako tratamenduak eskaintzeko. Hitz gutxitan esanda, Living lab-a zuzeneko saiakuntza-laborategia da, eta berrikuntzak aplikatzen dira beheko eta/edo goiko gorputz-adarretan errehabilitazioa behar duten erabiltzaile potentzialekin.

Living Lab honetarako, Gogoak exoeskeleto eredu berri bat garatu du beheko gorputz-adarretan mugikortasuna errehabilitatzeko, HANK+ izenekoa. Teknologia berri horren ezaugarri nagusia aldakako, belauneko eta orkatilako laguntza motorizatua da; bertan, artikulazio bakoitzean mugimendu-tarte independentea (ROM) hautatzen da. Era berean, martxa-patroi desberdinekin funtzionatzeko aukera ematen du eta pare motorraren transmisio hobea lortzen du.

HANK+ekin batera, Living Lab-ak beheko gorputz-adarretarako tratamendu-ekipamenduak ere izango ditu, hala nola HANK eta BELK. Horrez gain, eskuko errehabilitazio-ekipamendua ere izango du, Hand-of-Hope (HoH). Azkenik, errealitate birtualeko ekipo bat ere izango du, VirtualRehub izenekoa.

Entsegu-laborategia sortzeko, enpresak, diagnostikorako ekipamendu berria ere erosi du:

  • Neuronmocap mugimendua atzitzeko sistema
  • GEAPRO oreka aztertzeko eta birgaitzeko plataforma
  • Esfortzu muskularrak neurtzeko eta aztertzeko sistema Sessantaquattro+
  • DryEGG analisi eta estimulazio neuronaleko sistema

Living Lab hau OSASUNBERRI ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horren helburu nagusia da, osasunaren sektore hurbila, eraginkorra eta integrala eraikitzea, km 0 filosofian oinarritutakoa, eta euskal komunitatean asistentzia-sistema aurreratua garatzea. OSASUNBERRIk, Eusko Jaurlaritzak babestutako proiektuak, osasun-sistema indartu nahi du, etorkizuneko erronketarako prest egoteko eta erronka horiei aurre egiteko baliabide propioak izateko. Horregatik, 2020az geroztik, 27 erakundek osatutako partzuergo bat batu da osasunaren sektorea biziberritzeko, lankidetzan lan egiteko, erronkei banaka heltzearen mugak gainditzeko, lehiakorragoak izateko, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta sektore garrantzitsu horren inguruan aberastasuna eta lanpostuak sortzeko.

Gogoa Mobility Robots egunetik egunera etorkizun hobeago baten alde lan egiten duten 27 erakunde horietako bat da. Zehazki, Gogoa OsaunTherapy proiektuaren parte da. Proiektu horrek hainbat terapiaren aplikazioa lantzen du, eta sendagai farmazeutikoak eta mikrobiologikoak garatzeko beharrezkoak diren I+G gaitasunak inplementatzea du ardatz, baita terapia zelularrak edo errehabilitaziozkoak garatzea ere.

Urola Garaiko Mankomunitateak eta Uggasa eskualdeko garapen agentziak sektore sozio-sanitarioan egiten duten apustuaren garapena da hau. Badira bost urte baino gehiago neurorehabilitaziorako exoeskeletoen bidez tratamendu berritzaileak ematea bultzatu zela eskualdean, Gogoa Mobility Robots beraren eskutik eta Foru Aldundiaren laguntzarekin. Izan ere, Gogoaren sorreran UGGASAren babesa jaso zuen enpresak eta bertako inkubategian kokatuta egon zen.

Duela lau urte onartutako Urola Garaiko lehiakortasun estrategiak espezializazio adimentsuan aurrera egitea markatu zuen, sektore soziosanitarioan. Eta apustu hori, fruituak ematen ari da, ez bakarrik errehabilitazioko zerbitzu berritzaile aitzindarien alderdian, baita gure osasun-sistema eta herritarrei arreta emateko sistema zentzu praktiko batean hobetzeko ere.

Eskualde mailan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, Mankomunitatea zein UGGASA garapen agentziarekin, UGLE prestakuntza eskola eta GOGOA enpresarekin batera, elkarlanean arituz, herritarrengan eragin zuzena izango duten beste proiektu batzuekin ere lotzen da Onbideratu Zentrua. UROLA GARAIA ZAINTZA LAB proiektua hain zuzen ere: pertsona ardatz duen arreta-eredu bat berritzera bideratuta dago. Pertsona horrek, ortoprotesian oinarrituta, Living Lab honetan garatuko diren neuro-errehabilitazioko laguntza teknikoetan eta sistema aurreratuetan oinarrituta, Urola Garaian mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxean bertan zainketa berritzaileak emateko esperientzia pilotu bat abiaraziko da 2023an.

« »